GARAGAR® zure garagar xigortutako edari berria ezagun eta aurki ezazu.

GARAGAR® kafeinarik gabeko edari goxo eta berezia da energia dosi osoa ekartzen duena.

Garagarra zereal elikagarria da, zuntz, bitamina eta mineraletan aberatsa, eta osasunerako dituen onura ugariengatik estimatua da.

Itxassuko gure txigortegian, Euskal Herrian, aleak artisau-jakintza tradizionalaren arabera txigortzen dira zerealaren usain eta zapore guztiak agerian jartzeko.

GARAGAR® heldu eta haurren lorientzako noiznahi goza daiteke.

GARAGAR® onura handikoa da gorputzarentzat baita ere planetarentzat.

Zaporeak

GARAGAR®-ek haurtzaroko zaporeak oroitarazten duen gustu paregabea du. Zerealaren zapore guztiak hedatzen dira xigortzean : hur, bixkotx, karamelu eta ogi xigortu notak.

noisette
biscuit
caramel
pain grillé

Prestakuntza

cafetière filtre

Irazki kafe makinan batean, kikara bakoitzerako 15 gr kontatuz, irazkia bete.

cafetière italienne

Kafe makina italiar batean, bete zanpatu gabe.

cafetière French press

French press pistoi kafe makina batean, kikara bakoitzerako 15 gr kontatu, ur bero beroa isuri, higitu eta isuri.

Garagarra eta haren onurak

  1. Garagar-kafeak ez du kafeinarik; horregatik, kafe arruntaren efektu bizigarriak saihesteko aukera bikaina da: urduritasunik ez eta loaren nahasmendurik ez!
  2. Oro har, kafe tradizionala baino azido gutxiago du; beraz, hobeto jasaten dute urdaileko azidotasunarekiko sentikorrak diren pertsonek edo urdail delikatua dutenek.
  3. Zuntz dietetikoetan naturalki aberatsa denez, garagarrak hesteetako igarobidea suspertzen laguntzen du eta digestioa errazten du.
  4. Zuntz eta karbohidrato konplexuen edukia dela eta, garagar-kafeak otorduen ondoren odoleko azukre-maila egonkortzen laguntzen du.
  5. Bihotzarentzat ona: Garagarrean dauden zuntzek eta antioxidatzaileek kolesterola murrizten lagun dezakete eta osasun kardiobaskularra sustatzen dute.
  6. Antioxidatzaileak eta mantenugaiak: Garagarra bitamina, mineral (hala nola magnesioa, potasioa eta burdina) eta antioxidatzaileen iturri naturala da, zelulak estres oxidatiboaren aurka babesten laguntzen dutenak.
  7. Lasaitasuna eta ongizatea: Pertsona askoren ustez, edari honek erlaxatzen laguntzen du, estresa murrizten du eta lasaitasun-sentsazioa ematen du; neurri batean, ez duelako nerbio-sistema estimulatzen kafeinadun kafeak egiten duen bezala.
  8. Kafeinarik ez duenez, aukera interesgarria izan daiteke haurdun dauden emakumeentzat, kafeinarekiko sentikorrak diren pertsonentzat edo kafe tradizionalaren kontsumoa murriztu nahi dutenentzat.
Leslie Veisse
Leslie Veisse

Kafeari alternatiboa zaion zapore handiko eta tokiko edari bat eskaintzeko xedearekin sortu nuen Garagar Torréfaction. Vincent Ballot « Meilleur Ouvrier de France » izendatua izan den lehen xigortzailearen ondoan baita ere etxe italiarretan eskolatua, xigortzeko artea jende sutsuarengandik ezagutu nuen. Garagarra xigortzea hautatuz, nere jatorri italiarrarekin berriz hartzen dut, nun « caffè d’orzo »-ren ohidura beti bizia den. 2022an, Euskal Herrian plantatu nintzen, nere xigortze ofiziale langintza abiatzeko helburuarekin lehengo ezagutza erabiliz. Garagar kafea berpiztuz, nere xedea jendeari berrezagutaraztea da laborantza herrikoitik sortua den edari zahar bat.

Leslie Veisse